Skip to main content

MUGIKORRIK GABEKO ASTEA (DBH3)

Irudia

MUGIKORRIK GABEKO ASTEA! 

DBH3ko ikasleak mugikorraren erabilerari buruz hausnartzen ari dira "Komunitatearen zerbitzurako proiektuak" arloan. Horretarako, erronka berezi bati ekin diote: astebetez mugikorra ikastolan uztea.

Erronka honi ekin aurretik, "Sare sozialen auzia" dokumentala ikusi eta beren eguneroko mugikorren erabileraren inguruko testu bat idatzi dute, egoeraz jabetzeko eta hausnarketa sakonago bat egiteko. Erronka guztiz bolondresa den arren, ikasle askok utzi dute mugikorra zuzendaritzan baita arloko irakasleak ere!

Helburuak:

  • Teknologiaren erabileraz kontzientzia hartzea.
  • Gure harremanak eta eguneroko ohiturak nola aldatzen diren aztertzea.
  • Eguneroko emozioak idatziz jasotzea eta esperientzia honetatik ikastea.

Zer sentitzen dute? Zer espero dute? Astebete barru, bizitakoaren hausnarketa partekatuko dute!!

Eta zu, gai izango zinateke?

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.