Skip to main content

VELUTINA ESKOLAN: LIZTOR ASIATIKOAREN AZTERKETA

Irudia

🌿 Erleak eta Liztor Asiarrak: Ikastolako Ekimen Berezia

Azken asteetan, gure ikastolako ikasleak erleen eta liztor asiarraren inguruko ikerketa berezi batean murgildu dira. Helburua metodo zientifikoa erabiliz, bi intsektu hauen arteko harremana ulertzea eta ingurumenari nola eragiten dioten jakitea izan da

Lehenik, liztor asiarren erlauntzen behaketa egin genuen ikastola inguratzen duten guneetan, naturarekiko jakin-mina piztuz. Ondoren, erleen ezaugarriak sakon aztertu ditugu, baita haien etsai nagusiak diren liztor asiarrak identifikatzeko teknikak ere.

Egun, liztor erreginak hasi dira habia berriak eraikitzeko lekuak bilatzen. Horri aurre egiteko, Agenda 30 programako arduradunek tranpak jarri dituzte ikastolako hainbat txokotan. Tranpa hauek liztor asiarrak harrapatzeko balioko dute, eta astero, bertan eroritako liztorren datuak bilduko dira. Bildutako informazio guztia Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko da, ingurumenaren babeserako neurri eraginkorrak hartu ahal izateko.

Ekimen honek ikasleei aukera eman die naturaren zaintzan aktiboki parte hartzeko, ikaskuntza esanguratsua sustatuz. Zorionak parte hartu duzuen guztiei! 🌼🐝

Irudia
xx
Irudia
xx

 

Irudia
xx
Irudia
xx

 

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.