Skip to main content

BARATZA BERRIZ MARTXAN

Portadako irudia
Irudia

Baratza berriz lanean! 🌱

Ikastolako baratzeari berriro ere bizia emateko garaia iritsi da! Agenda 2030aren helburuekin bat eginez, ziklo guztietako ikasleak lanean hasi dira, gure ingurua zaindu eta elikadura osasuntsuaren garrantziaz ikasteko.

Ikasleek barazki desberdinak landatu dituzte, bakoitzak bere mailari dagokion erronkarekin:

  • LH 1. zikloa: zerbak 🌿

  • LH 2. zikloa: espinakak 🌱

  • LH 3. zikloa: eskarolak 🥬

  • DBH 1. zikloa: kipulak 🧅

  • DBH 2. zikloa: zerbak eta azak 🥦

Ekintza hau gure jasangarritasun proiektuaren parte da. Helburua da ikasleek natura zaintzearen garrantziaz, elikadura osasuntsuaz eta talde-lanaren balioaz ikastea, modu praktiko eta esanguratsuan.

Aurrera gure baratzarekin! 🌿🤲

Azken albisteak

Irudia
Albiste honen bitartez abenduaren 19tik urtarrilaren 8rarte Elgoibar Ikastolako bulegoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!
Irudia
Irailean martxan jarri genuen gure Gela Egonkorra,eta poliki-poliki forma hartzen doa. Ikasgela hau ikasleen errealitate, ezaugarri eta interesetatik abiatzen den ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen da, autonomia eta bizitza ahalik eta normalizatuena lortzeko behar dituzten trebetasunak garatuz.
Irudia
DBH 1. mailako ikasleek ekintza berezia ospatu dute: Euskara eta Literatura arloan 1. unitatean egindako proiektuari amaiera emateko, Algortako San Nikolas ikastolako DBH maila bereko ikasleak etorri zaizkigu bisitan.
Irudia
Atzo, Elgoibar Ikastolak bere historiaren orrialde esanguratsu bat bete zuen dokumental berria estreinatuta. Ikusi zuten askok balio handiko altxor gisa definitu zuten, ikastolaren memoria kolektiboa modu zainduan jasotzen duelako.