Skip to main content

MENDI IRTEERA

Irudia

Elosu-Polpol-Irukurutzeta mendi irteera, martxoaren 16an 

Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean, martxoaren 16rako mendi irteera antolatu da. Ibilbidea Elosutik abiatuko da, eta Elosumendi, Polpol eta Irukurutzeta zeharkatuko dira.

Hasiera batean abenduaren 15ean egitekoa zen irteera, baina eguraldi txarra medio, bertan behera geratu zen. Oraingoan, berriz, Elgoibarko mugetan barrena egingo den ibilaldi honetan parte hartzeko aukera paregabea izango da.

Autoak Elosun utzi ostean, Elosumendi gailurrera igoko dira parte-hartzaileak. Handik, pago artean doan bide eder bati jarraituz, Polpolera helduko dira, eta bidean dolmenak zein Keixetako tumulu txukundua bisitatuko dituzte.

Eguraldiaren eta martxaren arabera, Irukurutzetara igotzeko aukera izango da, Gipuzkoa eta Bizkaiako bista zoragarriez gozatzeko. Bestela, beste bide batetik itzultzea ere posible izango da.

Irteera goiz-pasa moduan antolatu da, eta bazkal ordurako Elgoibarrera itzultzea aurreikusten da, nahiz eta nahi duenak egun osoko plana osatzeko aukera ere izango duen.

Elgoibarko inguruak ezagutzeko eta natura bete-betean bizitzeko aukera ezin hobea! 

Informazio gehiago:

  • Luzera:+/-12  Km.
  • Desnibela: +/- 400m.
  • Irteera: 9:30 .Mintxetako parkinean.
  • Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. 
  • Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. 
  • Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.
  • Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.