Skip to main content

ORIENTAZIO AKADEMIKOA FAMILIENTZAT

Irudia

DBH4ko Familientzako Orientazio Akademikoko Saio Informatiboa

Atzo, Ane Munin orientatzaileak DBH4ko familiei zuzendutako saio informatibo bat eskaini zuen, Orientazio Akademikoaren baitan. Saio honetan, DBH4 amaitu ondoren ikasleek dituzten ibilbide eta aukera desberdinei buruzko azalpenak eman zituen, eta familiek izan zitzaketen zalantzak argitzeko aukera izan zuten.

Ekitaldiak harrera bikaina izan zuen, eta parte-hartzaileek eskertu dute orientatzaileak emandako argibideak eta aholkularitza. Informazio-saio honek gurasoei eta tutoreei baliabide gehiago eskaintzea du helburu, ikasleen etorkizun akademikoari buruzko erabakiak hartzerakoan ziurtasun handiagoz jarduteko.

Eskerrik asko Ane Munini egindako lan bikainagatik eta familiei gerturatzeagatik!

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.