Skip to main content

ELIKAGAI BILKETA LESBOSERAKO

Irudia

Elgoibar Ikastolak bat egin du Lesboseko errefuxiatuentzako elikagai bilketarekin

Elgoibar Ikastolak Zaporeak proiektuaren ekimen solidarioarekin bat egin du, Lesbosen dauden errefuxiatuei laguntzeko elikagai bilketa antolatuz. Egoerak kritikoa izaten jarraitzen du han, eta elkartasunaren bidez, laguntza ematea da helburua.

Debabarrena eskualdeko herri bakoitzak produktu jakin bat bilduko du, eta Elgoibar Ikastolaren kasuan, garbantzu pedrosillanoa izango da bilduko den elikagaia. Kanpaina martxoaren 24tik 28ra egingo da, eta parte hartu nahi dutenek garbantzuak Ikastolara ekar ditzakete.

Horrez gain, Zaporeak elkartearekin Lesbosen boluntario izan diren Elgoibarreko Ane eta Nagorek hitzaldiak eskaini dituzte Ikastolan, bertako egoera eta proiektuaren garrantzia ikasleei azaltzeko. Elgoibar Ikastolak eskerrik beroenak eman nahi dizkie Ane eta Nagoreri, beren lan eskuzabal eta konprometituagatik.

Elkartasunak indarra du! Animatu eta parte hartu! 

Azken albisteak

Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.