Skip to main content

BARATZA

Portadako irudia
Irudia

Esperientzia berezia baratzean!

Aste honetan baratzean landaketa berriak egin ditugu: azelgak eta porruak landatu dituzte gure ikasleek. Baina oraingoan esperientzia berezia izan da, laguntzaile apartak izan baitituzte: Erasmus+ programako ikasleak!

Atxurraren Klubeko taldekideek gure baratzearen funtzionamendua azaldu diete bisitariei, eta elkarrekin aritu dira lanean, ikasteko eta partekatzeko giro ederrean. Esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

 

Azken albisteak

Irudia
DBH 3. mailako ikasleek aukera paregabea izan dute azken asteetan eskaladaren munduan murgiltzeko. Jarduera hauen bidez, konfiantza norberarengan, ausardia eta talde-lana bezalako balioak landu dituzte, beti ere segurtasuna eta elkarri laguntzea oinarri hartuta.
Irudia
Ikastolako baratzeari berriro ere bizia emateko garaia iritsi da! Agenda 2030aren helburuekin bat eginez, ziklo guztietako ikasleak lanean hasi dira, gure ingurua zaindu eta elikadura osasuntsuaren garrantziaz ikasteko.
Irudia
Igande honetarako, Azaroak 9, Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Erlo
Irudia
Urriaren 22an, asteazkenean, gure ikasleek irteera pedagogiko zoragarria egin zuten Zumaiara. Goizeko 9:00etan abiatu ziren tren geltoki nagusitik, eta eguna natura, zientzia eta abenturaz beterik igaro zuten Algorri Interpretazio Zentroan eta Flyscharen inguruan.