Skip to main content

EKO-ETXEA HH4

Irudia

Azpeitiko Ekoetxean ikasturte amaierako txangoa

Pasa den ostiralean, ikastolako ikasleek ikasturte amaierako txangoa Azpeitiko Ekoetxean egin zuten. Bertako langileek harrera beroa egin zieten, eta hiru multzotan banatuta, hondakinen gaia lantzen aritu ziren. Sortzen diren hondakinen inguruko kontzientzia piztu nahian, hondakinak sailkatu ezean non amaitzen diren eta sailkapen egokiaren garrantziaz ohartarazi zieten.

Bestalde, xaguzaharrek ingurumenean betetzen duten funtzioa eta naturan duten garrantzia ezagutzeko aukera izan zuten. Horren harira, ipuin bat entzun zuten, eta ondoren, xaguzahar bihurtuta inguruko parkean jolasean aritu ziren.

Jarduera guztiak amaituta, bidegorritik paseoan ibili ondoren, Azpeitiko plazan bazkaldu zuten, eta arratsaldean, inguruko bi parke desberdinetan jolasean aritu ziren ikasleak. Eguraldi ona lagun, egun zoragarri eta aberasgarria izan zuten.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.