Skip to main content

UDALBATZARRA

Irudia

Agenda 30eko Pleno Txikia Udaletxean

Maiatzaren 29an, herriko Udaletxean Pleno Txikia ospatu genuen. Bertan, herriko hiru ikastetxetako Agenda 30 programako ordezkariak elkartu ziren udal agintariekin.

Topaketan, ikasturtean zehar egindako lana aurkeztu zieten ikasleek agintariei: "Ekoizpen eta kontsumo arduratsua" gaiaren inguruan ateratako ondorio nagusiak, hartutako konpromisoak eta Udalari egindako proposamenak azaldu zituzten.

Ekitaldiari amaiera emateko, parte-hartzaileek hamaiketako goxo eta osasungarri batez gozatu zuten, giro atsegin eta parte-hartzailean.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.