Skip to main content

EMANALDIA HH1

Irudia

Ikasturteko erakustaldiei amaiera emateko emanaldia

Atzo ospatu genuen ikasturte honetako azken emanaldia, eta modu ederrean borobildu genuen erakustaldien zikloa.
Ikastolako txikienek erdiko aretoa dantzan jarri zuten, eta familiak bertatik bertara gozatu zuten ikuskizunaz.

Eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztioi! Giro alaia, mugimendua eta irribarreak izan ziren protagonista.

Emanaldiaren bukaeran, ikasturtean zehar ateratako argazkiak ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek, urte osoan bizitako une bereziak gogora ekarriz.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.