Skip to main content

NIZU PROGRAMA LH6

Portadako irudia
Irudia

NIZU programaren amaiera LH6. mailan

Gaurkoan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek NIZU programaren azken saioa izan dute. Programa honen baitan, maiatzean Eibarko GUREAK enpresa ezagutzeko aukera izan zuten; bisita horretan, bertako langileen egunerokotasuna eta enpresaren funtzionamendua lehen eskutik bizitzeko parada izan zuten.

Gaur, berriz, Atzegiko profesional baten eskutik azalpen teorikoa jaso dute, aurrez ikusitako guztia ulertu eta sakontzeko. Saio honek balio izan du ikasitakoa biribiltzeko eta gogoetarako tarte bat eskaintzeko.

Azken albisteak

Irudia
Albiste honen bitartez abenduaren 19tik urtarrilaren 8rarte Elgoibar Ikastolako bulegoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!
Irudia
Irailean martxan jarri genuen gure Gela Egonkorra,eta poliki-poliki forma hartzen doa. Ikasgela hau ikasleen errealitate, ezaugarri eta interesetatik abiatzen den ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen da, autonomia eta bizitza ahalik eta normalizatuena lortzeko behar dituzten trebetasunak garatuz.
Irudia
DBH 1. mailako ikasleek ekintza berezia ospatu dute: Euskara eta Literatura arloan 1. unitatean egindako proiektuari amaiera emateko, Algortako San Nikolas ikastolako DBH maila bereko ikasleak etorri zaizkigu bisitan.
Irudia
Atzo, Elgoibar Ikastolak bere historiaren orrialde esanguratsu bat bete zuen dokumental berria estreinatuta. Ikusi zuten askok balio handiko altxor gisa definitu zuten, ikastolaren memoria kolektiboa modu zainduan jasotzen duelako.