Skip to main content

ESKERRIK ASKO, MIKEL!

Portadako irudia
Irudia
Atzo Mikel Zengotitak gure ikastolako ate nagusiak itxi zituen azken aldiz mantenu lanetan. Urte askotan, isilean baina etengabe, gure ikastolaren bihotzaren parte izan da: pasabideak txukun, txokoak prest eta dena beti martxan.

Ikasle, irakasle eta langileon egunerokoan, Mikelek egindako lanak beti izan du lekua, nahiz eta askotan oharkabean joan. Atzo, ordea, eskerrak emateko unea izan zenbere lanagatik, bere dedikazioagatik eta batez ere bere jarreragatik.

Ikastola ere zu izan zara, Mikel, eta zure arrastoa gure artean geratuko da.

Zorionak merezitako atsedenagatik, eta mila esker bihotzez, urte hauetan guztietan emandakoagatik. 

Azken albisteak

Irudia
Albiste honen bitartez abenduaren 19tik urtarrilaren 8rarte Elgoibar Ikastolako bulegoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!
Irudia
Irailean martxan jarri genuen gure Gela Egonkorra,eta poliki-poliki forma hartzen doa. Ikasgela hau ikasleen errealitate, ezaugarri eta interesetatik abiatzen den ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen da, autonomia eta bizitza ahalik eta normalizatuena lortzeko behar dituzten trebetasunak garatuz.
Irudia
DBH 1. mailako ikasleek ekintza berezia ospatu dute: Euskara eta Literatura arloan 1. unitatean egindako proiektuari amaiera emateko, Algortako San Nikolas ikastolako DBH maila bereko ikasleak etorri zaizkigu bisitan.
Irudia
Atzo, Elgoibar Ikastolak bere historiaren orrialde esanguratsu bat bete zuen dokumental berria estreinatuta. Ikusi zuten askok balio handiko altxor gisa definitu zuten, ikastolaren memoria kolektiboa modu zainduan jasotzen duelako.