Skip to main content

ELGOIBAR IKASTOLAN ISILIK ERE HITZ EGITEN DUGU

Portadako irudia
Irudia

Elgoibar Ikastolak minutu bateko isilunearekin bat egin du Palestinako haurren alde.

Gaur goizean, Elgoibar Ikastolako komunitateak minutu bateko isilunea egin du Palestinako haurren eta familien alde, Gure Haurrak ere Badira plataformak deitutako ekimenaren baitan. Euskal Herriko ikastetxe eta ikastola askok bezala, gure komunitateak ere bat egin du elkartasun-keinu sinboliko honekin, bakearen eta justiziaren aldeko mezua helarazteko.

Isilunean, ikasleek beraiek egindako pankartekin hartu dute parte, eta une horretan gogoratu dugu gertatzen ari dena ezin dugula ahaztu, ezta isilik geratu ere. Gure ikasleei azaldu diegu keinu txiki honek adierazten duela elkartasuna, enpatia eta bakearen aldeko konpromisoa, balio horiek gure hezkuntza-proiektuaren parte direlako.

Ekimen hau ez da egun bakarreko ekintza izango. Ikastolan, urriaren 18ra arte, zapatak bilduko ditugu Palestinako haur guztien omenez eta elkartasunez. Ondoren, zapata guzti horiek urriaren 25eko manifestazio nazionalera eramango dira Bilbora, Euskal Herriko beste ikastetxe eta herritar askorekin batera.

Gure mezua argia da:


Bakearen, bizitzaren eta justiziaren alde; indarkeriaren, genozidioaren eta isiltasunaren aurka.

Azken albisteak

Irudia
Albiste honen bitartez abenduaren 19tik urtarrilaren 8rarte Elgoibar Ikastolako bulegoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!
Irudia
Irailean martxan jarri genuen gure Gela Egonkorra,eta poliki-poliki forma hartzen doa. Ikasgela hau ikasleen errealitate, ezaugarri eta interesetatik abiatzen den ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen da, autonomia eta bizitza ahalik eta normalizatuena lortzeko behar dituzten trebetasunak garatuz.
Irudia
DBH 1. mailako ikasleek ekintza berezia ospatu dute: Euskara eta Literatura arloan 1. unitatean egindako proiektuari amaiera emateko, Algortako San Nikolas ikastolako DBH maila bereko ikasleak etorri zaizkigu bisitan.
Irudia
Atzo, Elgoibar Ikastolak bere historiaren orrialde esanguratsu bat bete zuen dokumental berria estreinatuta. Ikusi zuten askok balio handiko altxor gisa definitu zuten, ikastolaren memoria kolektiboa modu zainduan jasotzen duelako.