Skip to main content

EUSKARA ETA KULTURARTEKOTASUNA

Portadako irudia
Irudia

FAMILIENTZAKO FORMAZIOA

Elgoibarko Ikastolan eta Elgoibar herrian “Euskara eta kulturartekotasuna” izeneko proiektua abian da.


Egitasmo honen helburua euskara komunikazio-hizkuntza gisa indartzea, eta aldi berean, etxeko hizkuntza eta kultura guztiekiko abegikortasuna eta errespetua sustatzea da.


Euskararen hautua sendotu nahi dugu, baina baita hizkuntza-aniztasuna eta identitate pluralak ere balioan jarri, guztion parte-hartzea erraztuz.
 

Proiektu hau Elgoibarko Udalaketa Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bultzatzen dugu, eta bertan herriko hainbat eragile eta familia ari dira parte hartzen.
 

Ikastolako familiek ere paper garrantzitsua duzue: zuen ekarpenak eta ikuspegiek proiektua aberastu egiten dute, eta guztion artean eraiki nahi dugun komunitatearen parte zarete.
 

Horregatik, gonbidatu nahi zaituztegu proiektuaren aurkezpen-forora etortzera, bertan proiektuaren nondik norakoak eta helburuak ezagutzeko aukera izango duzuelarik:


● Eguna: azaroak 11
● Ordua: 17:00
● Tokia: Elgoibar Ikastola (izen ematearen ondoren gela zehaztuko da)


Hizlaria Karmele Pérez Lizarralde izango da, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea eta proiektuaren aholkularia.
 

Solasaldia euskaraz izango da, baina aldi bereko itzulpena gaztelerara eskainiko da.
Horretarako, itzulpena behar duzuenok, mugikorra telegram aplikazioa instalatuta duzuela, telefonoa eta aurikular batzuk ekarri mesedez. Zalantzarik baduzue edo laguntza behar baduzue, 15 minutu lehenago etor zaitezte; bertan lagunduko dizuegu dena prest uzten.
 

Mesedez etortzeko asmoa baduzue, erantzun ondorengo galdetegia: klik.
 

Eskerrik asko aldez aurretik zuen interesa eta parte-hartzeagatik.
 

Euskaraz bizitzeko eta kulturartekotasuna elkarrekin eraikitzeko bidean, denon ekarpena beharrezkoa da.

Azken albisteak

Irudia
Albiste honen bitartez abenduaren 19tik urtarrilaren 8rarte Elgoibar Ikastolako bulegoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!
Irudia
Irailean martxan jarri genuen gure Gela Egonkorra,eta poliki-poliki forma hartzen doa. Ikasgela hau ikasleen errealitate, ezaugarri eta interesetatik abiatzen den ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen da, autonomia eta bizitza ahalik eta normalizatuena lortzeko behar dituzten trebetasunak garatuz.
Irudia
DBH 1. mailako ikasleek ekintza berezia ospatu dute: Euskara eta Literatura arloan 1. unitatean egindako proiektuari amaiera emateko, Algortako San Nikolas ikastolako DBH maila bereko ikasleak etorri zaizkigu bisitan.
Irudia
Atzo, Elgoibar Ikastolak bere historiaren orrialde esanguratsu bat bete zuen dokumental berria estreinatuta. Ikusi zuten askok balio handiko altxor gisa definitu zuten, ikastolaren memoria kolektiboa modu zainduan jasotzen duelako.