Skip to main content

ELIKAGAI BILKETA LH6

Portadako irudia
Irudia

LH6ko ikasleek elkartasuna praktikan jarri dute Elikagaien Bankuaren aldeko ekimenean

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Gipuzkoako Elikagaien Bankuak antolatutako janari bilketan parte hartu dute, PRK irakasgaiaren testuinguruan. Jardueraren helburua elkartasuna eta gizartearekiko konpromisoa lantzea izan da.

Ikasleek modu aktiboan parte hartu dute ekimenean, eta antolakuntza zein bilketa lanetan aritu dira. Ikastetxetik eskerrak eman dizkiegu egindako lanagatik eta erakutsitako jarrera eredugarria izan delako.

Herria herritik eraikitzen dela gogorarazi dugu, eta egindako ekimen honek urrats garrantzitsua izan du norabide horretan.

Azken albisteak

Irudia
Albiste honen bitartez abenduaren 19tik urtarrilaren 8rarte Elgoibar Ikastolako bulegoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!
Irudia
Irailean martxan jarri genuen gure Gela Egonkorra,eta poliki-poliki forma hartzen doa. Ikasgela hau ikasleen errealitate, ezaugarri eta interesetatik abiatzen den ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen da, autonomia eta bizitza ahalik eta normalizatuena lortzeko behar dituzten trebetasunak garatuz.
Irudia
DBH 1. mailako ikasleek ekintza berezia ospatu dute: Euskara eta Literatura arloan 1. unitatean egindako proiektuari amaiera emateko, Algortako San Nikolas ikastolako DBH maila bereko ikasleak etorri zaizkigu bisitan.
Irudia
Atzo, Elgoibar Ikastolak bere historiaren orrialde esanguratsu bat bete zuen dokumental berria estreinatuta. Ikusi zuten askok balio handiko altxor gisa definitu zuten, ikastolaren memoria kolektiboa modu zainduan jasotzen duelako.