Skip to main content

GERTURATZEN EGITASMOA

Portadako irudia
Irudia

🌟 Gerturatzen Egitasmoa – 2. edizioa martxan!

Pozik aurkezten dizuegu Gerturatzen Egitasmoaren 2. edizioa, haurtzaindegiko familien parte-hartzea sustatzeko sortutako egitasmo berria.

 

🧐 Zer da Gerturatzen Egitasmoa?

Aurreko ikasturtean martxan jarri genuen egitasmo honek:

  • Hezigileak eta familien arteko harremanak sendotzea

  • Une atseginak eta lasaiak partekatzea

Nola parte hartu:

  • Hilean behin, astearte arratsaldeetan, hezitzaileak eta familiek elkartuko dira.

  • Jarduera dibertigarriak eta elkarrekin partekatzeko aukera egongo da.

  • Orain, 2. edizioa martxan dago, eta gonbidatuta zaudete parte hartzera!

 

🤝 Ongi etorri eta elkar ezagutzeko saioa

📅 Data: Azaroak 11, asteartea
Ordua: 16:30 – 18:00
📍 Lekua: Haurtzaindegian

Saio honetan egitasmoari hasiera emango diogu eta elkar hobeto ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.

 

🎉 Animatu eta parte hartu!

Elkartu eta une atseginak partekatzera gonbidatzen zaituztegu, haurtzaindegiko familientzat.

Azken albisteak

Irudia
Albiste honen bitartez abenduaren 19tik urtarrilaren 8rarte Elgoibar Ikastolako bulegoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!
Irudia
Irailean martxan jarri genuen gure Gela Egonkorra,eta poliki-poliki forma hartzen doa. Ikasgela hau ikasleen errealitate, ezaugarri eta interesetatik abiatzen den ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen da, autonomia eta bizitza ahalik eta normalizatuena lortzeko behar dituzten trebetasunak garatuz.
Irudia
DBH 1. mailako ikasleek ekintza berezia ospatu dute: Euskara eta Literatura arloan 1. unitatean egindako proiektuari amaiera emateko, Algortako San Nikolas ikastolako DBH maila bereko ikasleak etorri zaizkigu bisitan.
Irudia
Atzo, Elgoibar Ikastolak bere historiaren orrialde esanguratsu bat bete zuen dokumental berria estreinatuta. Ikusi zuten askok balio handiko altxor gisa definitu zuten, ikastolaren memoria kolektiboa modu zainduan jasotzen duelako.