Skip to main content

HAUR IRTEERA: ERLO

Portadako irudia
Irudia

Pasa den igandean, Azaroak 9, Herri Eskolak, Elgoibarko Ikastolak eta Morkaikok antolatuta, haur irteera egin genuen mendira.
Goizeko 9;30etan 25 haur eta beste ainbeste guraso elkartu ginen Mintxetako parkinean, Izarraitzko parkinean laga genituen kotxeak, eta bertara iritsi orduko eguzkia zen nagusi. Aurreko eguneko euriak direla eta lokatz dexente zegoen baina ala eta guztiz martxa onean joan ginen.
Erloko puntan giro paregabea zegoen, eta bertatik Pirineoetako gailur elurtuak ikusteko aukera ere izan genuen. Beheruntzkoan, Xoxote gaina ere egin genuen eta bertako aterpetzean indarrak berritu eta gero, bueltari ekin genion eta bazkal ordurako denok etxean ginen.
Hurrengo irteera Abenduaren 14an izango da Hiruerreketara.

Azken albisteak

Irudia
Albiste honen bitartez abenduaren 19tik urtarrilaren 8rarte Elgoibar Ikastolako bulegoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!
Irudia
Irailean martxan jarri genuen gure Gela Egonkorra,eta poliki-poliki forma hartzen doa. Ikasgela hau ikasleen errealitate, ezaugarri eta interesetatik abiatzen den ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen da, autonomia eta bizitza ahalik eta normalizatuena lortzeko behar dituzten trebetasunak garatuz.
Irudia
DBH 1. mailako ikasleek ekintza berezia ospatu dute: Euskara eta Literatura arloan 1. unitatean egindako proiektuari amaiera emateko, Algortako San Nikolas ikastolako DBH maila bereko ikasleak etorri zaizkigu bisitan.
Irudia
Atzo, Elgoibar Ikastolak bere historiaren orrialde esanguratsu bat bete zuen dokumental berria estreinatuta. Ikusi zuten askok balio handiko altxor gisa definitu zuten, ikastolaren memoria kolektiboa modu zainduan jasotzen duelako.