Skip to main content

GABON ZAHAR TXOSNA

Portadako irudia
Irudia

GABON ZAHAR TXOSNA: FAMILIAK

Ikastolako Txosnak aurtengoan ere Gabon Zahar Ferian bere presentzia izan dezan, guraso eta profesional lan-talde bat lanean gabiltza.  

Feria, abenduaren 27an izango da eta egunean bertan lan egiteko laguntza eske gatozkizue.  

Txosnaren bitartez, alde batetik, Ikastolak herrian duen presentzia indartu eta herriko jai eta festetan parte hartzea bilatzen da. Eta bestetik, Ikastolak bultzatzen dituen beste zenbait ekimenen (Jose Gurrutxaga Krosa, Pilota Eguna…) finantziazio iturri izatea nahi da.  

Horregatik, guztiena eta guztiontzako dena, gutxi batzuek egindako lanaren ondorioa bakarrik izan ez dadin, zuen laguntza eta konpromisoa eskatzen dizuegu.  

Hurrengo galdetegian, talde ezberdinetan parte hartzeko aukera helarazten zaizue.  Galdetegia  

Eskertuko genizueke, datorren azaroaren 30a baino lehen, zuen aukera bidaliko bazenigukete.  

Mila esker zuen laguntzagatik.  

 

Gabon Zahar Txosna batzordea 

Azken albisteak

Irudia
Albiste honen bitartez abenduaren 19tik urtarrilaren 8rarte Elgoibar Ikastolako bulegoa itxita egongo dela jakinarazten dizuegu. Gabon zoriontsuak izan eta urte berri on!
Irudia
Irailean martxan jarri genuen gure Gela Egonkorra,eta poliki-poliki forma hartzen doa. Ikasgela hau ikasleen errealitate, ezaugarri eta interesetatik abiatzen den ikaskuntza-prozesuetan oinarritzen da, autonomia eta bizitza ahalik eta normalizatuena lortzeko behar dituzten trebetasunak garatuz.
Irudia
DBH 1. mailako ikasleek ekintza berezia ospatu dute: Euskara eta Literatura arloan 1. unitatean egindako proiektuari amaiera emateko, Algortako San Nikolas ikastolako DBH maila bereko ikasleak etorri zaizkigu bisitan.
Irudia
Atzo, Elgoibar Ikastolak bere historiaren orrialde esanguratsu bat bete zuen dokumental berria estreinatuta. Ikusi zuten askok balio handiko altxor gisa definitu zuten, ikastolaren memoria kolektiboa modu zainduan jasotzen duelako.