Skip to main content

ELGOIBAR IKASTOLA - DOKUMENTALA

Irudia

Elgoibar Ikastolaren dokumentalaren estreinaldia: Gure historia, gure bihotza

Elgoibar Ikastolak urte luzez eraiki duen bidea hitzetatik haratago doa. Herritik jaiotako proiektu bat gara, komunitatearen babesetik hazia jaso duena eta euskaratik eta herrigintzatik etorkizuna eraikitzen jarraitzen duena.

Kilometroak ekimenaren testuinguruan hasi genuen bide honek forma berezia hartu du azken hilabeteetan: Elgoibar Ikastolaren historia, izaera eta bihotza jasotzen dituen dokumentala sortu dugu. Ez da soilik iraganari begiratzeko ariketa bat izan, baizik eta nor garen ulertzeko eta nor izan nahi dugun irudikatzeko aukera.

Dokumental hau gure memoria kolektiboaren eta gure etorkizunaren arteko zubi bat da. Poz handiz jakinarazi nahi dizuegu estreinaldi ofiziala ospatuko dugula:

  • Noiz: Abenduaren 10ean
  • Ordua: 19:00etan
  • Non: Herriko Antzokian

Estreinaldia herriari irekia izango da eta momentu berezia izango dela ziur gaude: elkarri begiratzeko, elkarrekin sentitzeko eta guztiok harro egoteko unea. Zuen presentzia ezinbestekoa da, Ikastola ez delako eraikin bat, pertsonak baizik.

Bihotzez gonbidatzen zaituztegu gurekin egotera. Laster arte eta mila esker beti ematen diguzuen babesagatik. 🎬🎞️

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!