Skip to main content

PM URRUZUNO KOOPERATIBAREN OHIKO BATZAR NAGUSIA

Irudia

Ohiko Batzar Nagusia: PM Urruzuno Kooperatiba

Abenduaren 16an, asteartea, PM Urruzuno Kooperatibaren urteko Ohiko Batzar Nagusia ospatuko da. Batzarra hiru deialditan egingo da:

  • Lehen deialdia: 17:30ean
  • Bigarren deialdia: 18:00etan
  • Hirugarren deialdia: 18:30ean

Bilera modu presentzialean zein telematikoan egingo da (ZOOM plataformaren bidez), bazkide guztien parte-hartzea errazteko asmoz.

Antolaketa lanetan laguntzeko, bazkideei posta elektroniko bidez jaso duten galdetegia betetzea eskatzen zaie, abenduaren 8a baino lehen.

Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta inplikazioagatik. 🤝

Azken albisteak

Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.