Skip to main content

IKASTOLEN 29. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

Irudia

Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak: “Bagatoz, inklusiotik ekitatera”

Aurreko asteazkenean, azaroaren 26an, Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak ospatu ziren Donostiako Kursaalen. Euskal Herri osotik iritsitako ia 600 hezkuntza profesionalek parte hartu zuten, hezkuntza inklusibo eta ekitatezkoaren aldeko hausnarketa eta konpromisoa partekatuz.

Elgoibar Ikastolatik zuzendaria, orientatzailea eta ikasketa burua bertaratu ziren. Inklusioa gure hezkuntza proiektuaren ardatz nagusietako bat da, eta jardunaldi hauek ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza bermatzeko dugun konpromisoa sendotzeko balio izan dute.

Saioetan aniztasuna aberastasun gisa ulertzearen garrantzia azpimarratu zen, lau ardatz nagusiren bueltan:

  • Ikasgelako egokitzapenak eta irisgarritasuna.
  • Kulturaniztasuna eta identitatea.
  • Eskola erakundea ikuspegi inklusibotik.
  • Aisialdia nahiz jarduera fisikoa.

Horrez gain, euskara hezkuntza-sistema nazionalaren eta aniztasunaren erdigunean kokatzea inor bazterrean ez uzteko giltzarritzat jo zen. Elgoibar Ikastolan ildo beretik jarraituko dugu, inklusioak, ekitateak eta euskarak gure eguneroko jardunaren iparra markatzen jarrai dezaten. 🤝✨

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.