Skip to main content

EUSKARAREN EGUNA IKASTOLAN

Portadako irudia
Irudia

Euskararen Eguna 2025

Euskararen Egunean, Elgoibar Ikastolak festa eta aldarrikapena eskutik hartuta bizi izan ditu egun osoan zehar egindako ekimenak. Euskarak hartu du erdigunea, baina ez hizkuntza gisa soilik: komunitatea, parte-hartzea eta elkarbizitza izan dira gaurko egunean ardatz.

Ikasleen arteko elkarlanak, ipuinek, jolasak, kantuak eta elkarrekin partekatutako uneek erakutsi dute euskara bizia dela, harremanetan eraikitzen dela eta egunero elikatzen dela. Berezia izan da DBHko ikasleek egindako pregoia: hitzez hitz, gazteen ahotsetik etorri da hizkuntzarekiko konpromisoa, ikuspegi kritiko eta arduratsuarekin, etorkizunerako mezua zabalduta.

Gaur, gainera, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ere izan denez, aniztasunarekiko begirada berezia eskaini diogu egunari. Euskarak, inklusiboa izan nahi badu, guztion lekua bermatu behar du, inor atzean utzi gabe. Ideia hori presente egon da gaurko hitzetan eta ospakizun osoan.

Eguna amaitzerakoan argi geratu da Elgoibar Ikastolan euskarak ez duela bakarrik esaten nola hitz egiten dugun, baizik eta nola bizitzen, nola zaintzen eta nola egiten dugun elkarrekin bidea.

Azken albisteak

Irudia
Euskararen Egunean, Elgoibar Ikastolak festa eta aldarrikapena eskutik hartuta bizi izan ditu egun osoan zehar egindako ekimenak. Euskarak hartu du erdigunea, baina ez hizkuntza gisa soilik: komunitatea, parte-hartzea eta elkarbizitza izan dira gaurko egunean ardatz.
Irudia
Sebas Larrañaga izan dugu ikastolan, Ikasketa burua eta irakasle ohia. LHko ikasle nagusiekin aritu da, frankismotik gaur egunera arte euskarak kalean eta ikastolan egin duen bideaz hitz egiten.
Irudia
Bihar Euskararen Eguna ospatuko dugu Elgoibar Ikastolan, eta berriro ere agerian utziko dugu euskara ez dela soilik hizkuntza bat, baizik eta komunitatea ehuntzen duen haria, harremanak eraikitzen dituena eta gure egunerokoari zentzua ematen diona.
Irudia
Aurreko asteazkenean, azaroaren 26an, Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak ospatu ziren Donostiako Kursaalen, “Bagatoz, inklusiotik ekitatera” goiburupean. Euskal Herri osotik iritsitako ia 600 hezkuntza profesionalek parte hartu zuten jardunaldietan, hezkuntza inklusibo eta ekitatezkoaren aldeko hausnarketa eta konpromisoa partekatuz.