Skip to main content

SANTA AGEDA BEZPERA

Portadako irudia
Irudia
Gure baloreak lantzen jarraitzen dugu, euskara eta euskal kultura sustatzeko egun berezien ospakizunak burutuz. Hau horrela, otsailak 4, asteazkena, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu. 
Azken urtetako esperientzia kontuan hartuz, aurten ere auzo ezberdinetara joango gara maila ezberdinetan banatuta, Elgoibarko kaleak abestiz alaituz. 
HH4-5, LH eta DBHko ikasleak, ikastolako atarian abesti bat abestuz hasiko dugu ekitaldia eta  ondoren, honako auzoetan ibiliko gara: 
HH4-5: Maala-Eguneko zentroa eta ikastolara buelta ( LH1-2ko ikasleekin egingo dute zati bat)
LH1-2/ DBH1: Maala-Eguneko zentroa,Toletxe,Artetxe,Gabriel Kruzelaegi
LH3-4/ DBH2:Urasandi, Jausoro,Kalegoen plaza  eta Kultur etxea…
LH5-6: Basarte-Erretxindi-Arregitorre, Aterpe,Anbulategi aurrea …
DBH3ko taldetxo bat: Zaharren egoitzara joango da. 
 
Oharra: Euria egingo balu, ikastolan ospatuko litzateke ekitaldia.

Azken albisteak

Irudia
Gure baloreak lantzen jarraitzen dugu, euskara eta euskal kultura sustatzeko egun berezien ospakizunak burutuz. Hau horrela, otsailak 4, asteazkena, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu.
Irudia
Aquariumeko langileak Gela Egonkorrean izan ditugu, Manta eta Raia Gaztaka ezagutzeko antolatutako tailer berezian. Saioan zehar, bi espezieen arteko desberdintasunak landu dira, batez ere elikadura, habitatak, ugalketa eta egitura anatomikoa ardatz hartuta.
Irudia
Ikastolan pauso bat gehiago eman nahi dugu gure proiektuen nazioartekotzean, eta horretarako talde berezi bat sortu dugu: Erasmus+ Ambassadors.
Irudia
Irailean martxan jarri dugun Zirku Tailerra aurkezten dizuegu. Jolasaren bidez, haurrek malabareak, orekak, akrobaziak eta aire akrobaziak lantzen dituzte, modu seguruan eta adinera egokituta.