Skip to main content

HITZALDIA DBH 2-3

Irudia

DBH2-3 ikasleek Hezkuntza Kontzientea-ren erakundearekin elkarlanean “Azterketen aurreko antsietatearen kudeaketa” hitzaldia jaso dute.

Hitzaldi honen helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Ikasleei azterketen aurrean sortzen den antsietatea identifikatzen laguntzea.

  • Antsietate hori ulertzea, bere jatorria eta ondorioak ezagutuz.

  • Antsietatea erregulatzeko baliabide praktikoak eskaintzea (arnasketa teknikak, pentsamendu positiboaren lanketa, denboraren kudeaketa eta erlaxazio ariketak).

Ekimen honen bidez, ikasleen ongizate pertsonala indartu nahi da, baita ebaluazio egoerei modu osasuntsu eta eraginkorrean aurre egiteko duten gaitasuna sendotu ere.

Horrela, azterketak ez dira mehatxu gisa biziko, baizik eta ikaskuntza prozesuaren parte natural eta kudeagarri gisa.

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.