Skip to main content

ESKUTIK ESKURA KANPAINA MARTXAN

Irudia

Errigoraren “Eskutik Eskura” kanpaina martxan!

Martxoaren 18ra arte Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, ardoak, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak dituzu aukeran euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Kanpaina honetan despentsa urte guztirako betetzeko gonbidapena egiten dizugu, horregatik, formato handietan eskaintzen ditugu produktuak: 5 litroko olio bidoiak, ardoa 5l-ko bag-in box edo 6 botilako lotea, 12 unitateko kontserbak/pasta/arroz konbentzioala, 6 unitateko arroz ekologiko/arbendola loteak.

Egin zure eskaera errigora.eus webgunearen bitartez.

Azken albisteak

Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.