Skip to main content

XXXI. JOSE GURRUTXAGA KROSA

Irudia

J. Gurrutxaga krosaren XXXI. ekitaldia antolatu dugu Elgoibar Ikastolan domekarako (apirilak 19).  Elgoibarko eta Mendaroko 707 antxitxikarik eman dute izena.


 

Aurtengo edizioan, 17 lasterketa egongo dira.


 

Kamiseten banaketa 9:30etan hasi eta 10:15ean bukatuko da.


 

  • Lehenengoak, 2019an eta 2018an jaiotakoak, 10:30an abiatuko dira, lau taldetan banatuta, eta 328 metroko distantzia egingo dute korrika.

  • Orduerdira 2017ean eta 2016an jaiotakoak irtengo dira eta 609 metro egingo dituzte korrika.

  • 11:30ean abiatuko dira 2015an eta 2014an jaiotakoak eta hauek ia kilometro bat egingo dute korrika, 943 metro.

  • Azken lasterketa 2013, 2012, 2011 eta 2010an jaiotako neska-mutilena izango da. 12:00an irtengo dira, eta 1.423 metroko ibilbidea egingo dute.

  • 2009. urtetik aurrera jaiotakoek, beraiekin batera, hiru itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari, 3.613 metro osatzeko.

     

Azken edizioan bezala, aurten, HH etapako ikasleek parte hartzeko aukera izango dute. 

 

- HH 2: 10:00 Armueta harategia - helmuga (gurasoekin)

- HH 3: 10:05 Armueta harategia - helmuga (gurasoekin)

- HH 4: 10:10 San Frantzizko iturria - helmuga

- HH 5: 10:15 San Frantzizko iturria - helmuga

 

Lasterketa guztiak amaitu ostean, sari banaketa ekitaldia egingo dute Kalegoen plazan bertan.

Azken albisteak

Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.