Skip to main content

XXXI. J. GURRUTXAGA KROSA

Irudia

Igande goizean giro ezin hobean ospatu genuen XXIX. J. Gurrutxaga Krosa. Eguzkia eta festa giroa lagun, ikasle, irakasle eta guraso ugari animatu ziren Elgoibarko kaleetan zehar korrika egitera.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu egun osoan zehar antolakuntza lanetan aritu zareten guztiei; zuen laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke halako jardunaldi berezi bat aurrera eramatea.

Zorionak guztioi parte hartzeagatik eta sortutako giro bikainagatik! Era berean, eskerrik asko babesle guztiei emandako sostenguagatik.

ESKER ONAK

Elgoibar Ikastolaren eta batez ere parte hartu duten korrikalari guztien izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu joan den igandean, apirilaren 19an, ospatutako XXXI. J. GURRUTXAGA KROSA  antolatzen lagundu duzuen guztioi.

Bestalde eskerrik beroenak ere, parte-hartzaile guztiei.

BM, DANOBAT, ELGOIBARKO UDALA, ELGOIBARKO UDAL KIROL PATRONATUA,  EL DIARIO VASCO, KARAKATE, GOKI ERREFORMAK, ORIGINAL, BRONYMEC, KUTXABANK , LABORAL KUTXA, MANCISIDOR, CORDON-VILARCHAO, EGOTOKI, GARE RADIO CLUB, SANTI ETA IRUNE ARRIOLA eta JUANJO ETA EGOITZ GURRUTXAGAri.

 

Datorren urtean, XXXII. J. Gurrutxaga Krosa antolatzen laguntzeko prest egongo zaretelakoan,  agur bero bat.

 

Fitxategiak

Azken albisteak

Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.