Skip to main content

EUSKARA BATZORDEAREN IKERKETA

Irudia

Euskara Batzordeak ikastolan euskararen erabilerari buruzko ikerketa bat burutu du, komunitateko kideen artean egindako galdetegi baten bidez.

Lan honen emaitzak, ondorioak eta aurrera begirako proposamenak bideo formatuan bildu dituzte, modu argi eta eskuragarrian partekatzeko.

Helburua nagusia gure egunerokoan euskararen erabilera indartzeko hausnarketa partekatua egitea eta komunitate osoaren inplikazioa sustatzea da

Ikusi bideoa eta ezagutu ikerketaren emaitzak!

Euskararen erabilera guztion ardura da. Eman dezagun pauso bat aurrera, elkarrekin!

 

Azken albisteak

Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.