Skip to main content

JUUL KANPAINA

Irudia

JUUL KANPAINA

Aurten ere, gure ikastolak irakurzaletasuna sustatzea helburu duen Juul kanpainan parte hartu du.

Azken hilabeteetan, LHko eta DBHko ikasleek ipuin ugari irakurri dituzte, eta atzo, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Nafarroako ikastolek antolatutako bozketa literario berezia ospatu genuen.

Egun horretan, gure ikasleak epaile bihurtu dira, eta irakurritako lanen artean gehien gustatu zaizkien ipuinak zein ilustratzaileak aukeratu dituzte. Irakurketa partekatzeko, iritzia emateko eta literaturaz gozatzeko aukera paregabea izan da.

Azken albisteak

Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.