Skip to main content

AGENDA 30

Irudia

Agenda 30: Baratzean jasotako lehen uzta banatu dugu

Agenda 30eko ikasle ordezkariak ikastolako baratzean egindako lanaren emaitzak jasotzen hasi dira. Azken asteotan, baratzean landatutako barazkiak bildu dituzte: azalorea, azelgak eta eskarolak.

Behin uzta jasota, ikasleen artean zozketa egin da, eta irabazleek barazki fresko horiek etxera eraman dituzte.  Ekimen honen bidez, ikasleek nekazaritzaren balioa, elikadura osasungarriaren garrantzia eta tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko aukera izan dute.

Laster, gainera, barazki berrien landaketari ekingo diogu, baratzea bizirik mantentzen jarraitzeko eta ikaskuntza esperientzia aberasgarri hau sendotzeko.

Azken albisteak

Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.
Irudia
LH4ko eta LH5eko 240 ikasle inguruk parte hartzen dute ikasturtero Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan.
Irudia
LH3ko ikasleek esperientzia aberasgarria bizi izan dute MUFOMI museoan. Ángel Tobajas-ren eskutik, uraren garrantzia eta Elgoibarko uraren jatorria ezagutu dituzte, esperimentu dibertigarri eta harrigarrien bidez.