Skip to main content

SIMULAKROA

Irudia

Suaren simulakro arrakastatsua gure ikastolan

Gaur goizean suaren simulakroa egin dugu gure ikastolan, larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu praktikatzeko eta ikastola modu seguru eta koordinatuan husteko prozedurak berrikusteko helburuarekin.

Simulakroan ikasleek, irakasleek eta ikastolako langile guztiek parte hartu dute. Sirena entzun bezain pronto, talde bakoitzak aurrez zehaztutako ebakuazio-bideak jarraitu ditu, lasaitasunez eta arduraz jokatuz. Denbora gutxian ikastola osoa hustea lortu da, eta elkargunean bildu dira parte-hartzaile guztiak.

Jarduera mota hauek oso garrantzitsuak dira larrialdi egoeren aurrean prest egoteko, segurtasuna bermatzeko eta komunitate osoaren koordinazioa hobetzeko. Gainera, simulakroak aukera ematen du hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko eta etorkizunerako neurriak indartzeko.

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.