Skip to main content

KURTSO HASIERAKO BILERA DATAK 26-27

Irudia

2026-27 ikasturte hasierako bilerak

Ikasturte berriari hasiera emateko, familientzako bilera presentzialak egingo ditugu irailean. Bilera hauetan ikasturtearen aurkezpena egingo da, etaparen metodologia-ezaugarriak azalduko dira eta familiek galderak eta ekarpenak egiteko aukera izango dute.

Besteak beste, honako gai hauek landuko dira:

  • 2026-27 ikasturtearen aurkezpena.
  • Guraso Kontseiluaren Ordezkaritza Batzordearen aurkezpena.
  • Guraso Kontseiluaren aukeraketa, hala dagokion mailetan.
  • Etaparen metodologia-ezaugarriak.
  • Galdera eta erreguak.

 

MailaDataGelaOrdua
HH 2Irailak 3Musika gela17:00
HH 3Irailak 3Moru bilera gela17:00
HH 4Irailak 3Musika gela18:00
HH 5Irailak 3Moru bilera gela18:00
LH 1Irailak 8Musika gela18:00
LH 2Irailak 8Moru bilera gela18:00
LH 3Irailak 9Musika gela18:00
LH 4Irailak 9Moru bilera gela18:00
LH 5Irailak 10Musika gela18:00
LH 6Irailak 10Moru bilera gela18:00
DBH 1Irailak 16Musika gela18:00
DBH 2Irailak 16Moru bilera gela18:00
DBH 3Irailak 15Musika gela18:00
DBH 4Irailak 17Moru bilera gela18:00

🗣️ Itzultzaile zerbitzua

Bileretan itzultzaile zerbitzua ere eskainiko da, behar duenak erabil dezan. Zerbitzua erabiltzeko, Telegram aplikazioa aurrez jaitsi eta telefonoarekin bateragarriak diren aurikularrak ekarri beharko dira.

Laguntza edo argibide gehiago behar izanez gero, bilera baino 15 minutu lehenago etor zaitezkete.

Zuen parte-hartzea eta ekarpenak ezinbestekoak dira ikasturteari elkarrekin hasiera emateko.
Zuen zain izango gara! 🌱

Azken albisteak

Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.