Skip to main content

ONGI ETORRI 26-27 IKASTURTERA!

Irudia

Ikasturte berriari hasiera eman diogu!

Atzo, irailaren 1ean, Elgoibar Ikastolako lankide guztiok berriro elkartu ginen ikasturte berriari hasiera emateko. Lehenengo eguna elkarrekin ikasten eta hausnartzen hasi genuen, Harremanak Elkartearen eskutik barne-sendotasunari buruzko prestakuntza-saio batean. Izan ere, ikasleak zaintzeko, laguntzeko eta hezteko, ezinbestekoa da gu geu ere sendo egotea, elkar zaintzea eta talde gisa hazten jarraitzea.

Eta gaur, lehen klaustroaren ondoren, ikastola berriro ere mugimenduan da. Taldeak elkartu, gelak prestatu, ideiak partekatu, azken xehetasunak lotu… datozen egunetan gure ikasleak hartzeko guztia prestatzen ari gara.

Ilusioz, gogoz eta erronka berriei elkarrekin heltzeko prest ekin diogu 2026-2027 ikasturteari. Badator ikasturte berria!

Azken albisteak

Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.