Irakurzaletasuna sustatzeko Galtzagorriren irakasleentzako lantegiak egitasmoaren baitan, Mireia Delgado izan dugu astean ikastolan, DBHko irakasleekin hartuemanean. Proiektu honen helburua gure ikasleengan euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea izanik, gida interesgarria erakusteaz bat irakurketa desberdinak egiteko moduak partekatu zizkigun Mireiak. Hainbat izenburu aurkeztu zizkigun, gehienak argitaratu berriak eta genero desberdinetakoak, nazioarteko hitzik gabeko ale bat tartean. Esperientzia polita bizi genuena!
Ikastolako Berriak
Morkaikok Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolaturiko mendi irteeren ikasturteko azken txangoa izan zen igandean. Apirileko mendi irteera hori Euskal Mendi Federazioak antolatu duen “100 urte 100 mendi” jardueraren barruan burutu da. Ekimena osatzeko Elgoibartarrok Erlo mendia igo genuen.
2023-2024 urtean jaiotako haurren matrikulazio aldia zabalik maiatzaren 10a arte. Bisita pertsonalizatuak egiteko aukera.
Guztira, 20 ikastetxek parte hartzen dugu Debabarrenean Eskolako Agenda 2030 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei zuzenduak. Aurten Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria gaia landu dugu. Artikulu honek Eskolako Agenda 30 Debabarrenean zertan den azaltzea du helburu.
Paula Etxeberria, Malen Meabebasterretxea eta Alex Roldan ikasle ohiak etorri zaizkigu gaurkoan ikastolara institutuko euskara batzordearen izenean. DBHko 4. mailako ikasleek hurrengo ikasturteari begira har dezaketen aukera edozein dela ere, hauei zuzenduriko saio motibazionala izan da, eta euskararekiko atxikimendua mantentzeko helburuz etorri dira gure ikasleen artean mezu hori zabalduz.
Morkaiko mendizale elkarteak, Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolatzen dituen mendi irteeren baitan, irteera berria proposatzen digu apirilak 28rako: Erlora izango da.
Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek astean zehar Oriora egindako txangoaz gozatu ahal izan dute. Horra bertatik iritsi zaizkigun irudi batzuk.
Baratzeko lehenengo uzta jasotzeko garaia da, eta LH3-4ko ikasleek zerba jasotzeko aukera izan dute eta LH5-6koek, aldiz, ziazerba. Oraingoz, zerba landarea bertan uztea erabaki da gehiago emango duelako. Ziazerba, aldiz, guztiz jaso dugu astean zehar, hurrengo, uraza landatzeko. Emago dugu landaketa horren berri ere. Aste honetan jangelan gelditzen direnek batutakoa probatzeko aukera izango dute.
Pagination
- Previous page
- 25 orria
- Next page