Skip to main content

Ikastolako Berriak

Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek bigarren hiruhilekoan landutako gaiari amaiera emateko, izaki bizidunen bost erreinuak, esperimentu bat egin dute: Inkubadora batean, 21 egunez arrautzak eduki dituzte txitaren jaiotza ikustera iritsiz. Hona hemen argazkiak.
Astelehenean zuhaitzaren eguna ospetu zuten Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek. Argazkietan ikus daitekeen bezala, San Pedrora bidean zuhaitz desberdinak landatu zituzten, haritzak, pagoak,...
Bizilabe saioen baitan, aste honetan Lehen Hezkuntzako 6. mailan emakume zientzilari desberdinek beraien lanbideei buruzko azalpenak ematera etorri dira, ondoren ikasle bakoitzak zirkuitu elektriko sinple bat osatzen amaitzeko postal batean. Bizilabe egitasmoa, udalarekin batera aurrera eramaten ari garena, gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta balioak sustatzea du helburu.
DBH 2. mailako ikasleak holograma saioak egiten aritu dira gaurko egunean bizilabeko Miren Agirrerekin. Bizilabek gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta balioak sustatzea du helburu, eta aitzaki horrekin gaurkoan hiru dimentsioko irudiak sortzeko saioak egin dituzte gure ikasleekin. Horretaz gain, asteazkenean San Pedrora egindako irteera izan zuten maila honetan. Bertan atera zituzten irudiak partekatzen dizkizuegu jarraian.
Agenda 30eko ekintzen baitan, pasa den astelehenean Debabarreneko Mankomunitateko langileak izan genituen gure artean honakinen sentsibilizazio ekintza bat burutuz. Ekintza DBH 4. mailako ikasleei eskeinia izan zen. Bertan, ikastolatik hurbil diren kontenedoreen artean, errefusa biltzeko edukiontzi grisa (bezperan hustu gabea) hartu eta ikastolako kanpoko pistetan hustu zuten.
Eguraldi txarra izan arren, primeran pasatu zuten Arotz Enea inguruko bazterrak ezagutuz Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek astearte arratsaldean. harrobi, kobazulo eta buztin artean lokatzez blaituz.