Skip to main content

Ikastolako Berriak

Pasa den igandean, martxoak 10, Morkaiko M.E.-ak antolatutako haurren mendi irteera izan zen. Eguna triste samar esnatu zen, baina ateri, eta 12 haur eta beste horrenbeste nagusi Kalegoen plazatik abiatu ziren Sigma aldera.
Lehen Hezkuntzako 2. mailan martxoak 8a ospatuz Itxaso Paiaren "Begi Umelak" bertsoak landu zituzten. Hona, aldarrikapen modura, mailan grabatutako bideoa.
Giro ederrean ospatu dugu XXIV. Pilota Eguna! Ikastolaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu berau antolatzen lagundu duen Elgoibarko Lagunak pilota eskolako arduradunei, familiei eta bertaratu zareten lagun guztiei.
Lehen hezkuntzako 1. mailako ikasleek martxoaren 8an Arrikrutzera txangoa egin zuten. Bertan lehen gizakien inguruan ezagutza batzuk jaso ondoren kobazuloan barrena ibili ziren. Irudietan agertzen den eran, bistan da asko ikasi eta oso ondo pasatu zutela.
Morez jantzi da ikastola Emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarrikapenekin bat eginez. Hainbat ekintza izan dira egunotan bai geletan bai eta gelaz kanpo ere aldarrikapen horien izenean. Irudietan, Lehen Hezkuntzako ikasleek sortutako irudia Ikastolako kanpoko pistetan.
Martxoaren 8a ospatzen ari garen honetan, Konfekoopek, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, merezitako aitortza egin die Euskadiko kooperatibetako bazkide aitzindari izan ziren emakume guztiei. Hori dela eta, ekitaldi xume bat antolatu dute Gasteizko Vila Suso jauregian, emakume horiek aitzindari gisa egindako lana nabarmenduz eta izan zuten protagonismoa eskertuz. Elgoibar Ikastolatik hiru emakume izan dira aitortza hori jaso dutenak: Garbiñe Beristain, Begoña Sorazu eta Maite Vallejo. Irudian Garbiñe eta Begoña ikus ditzakegu, Maitek ezin izan baitu Gasteiza joan.