Gure ikasleek antzerkia ingelesez gozatzeko aukera izan dute astean zehar. Ingeles mintegiak sortutako ekintza honen baitan, ikastolako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek antzerkiak ingelesez ikusteko eta bizitzeko aukera gozatu dute astean zehar. Emanaldi interaktibo desberdinak Herriko Antzokian izan dira, eta urtero bezala Face to face taldearen eskutik etorri zaizkigu, keinu hizkuntzan, umore bisualean eta haurrekin konplizitate estuan oinarrituz, handiei eta txikiei barreak eta dibertsioa bermatuz.
Ikastolako Berriak
Goizean Lurraldebuseko autobusean iritsi ostean Mutrikura, handik, oinez abiatu ziren Ondarroa aldera.
Nabigatzaileak eta itsasgizonak gaia lantzen ari direla aprobetxatu nahi izan dute Lehen Hezkuntzako 2. mailako haurrek Albaola itsas faktoriara bisita egiteko. Eguraldia ez dute lagun izan, halaere oso pozik igaro dute goiza unibertso itsastar honetan murgilduta.
Herriko merkatari eta elkarteei digitalizatzen laguntzeko sortutako “Elgoibartik mundura” proiektuan DBH 3. mailako gure ikasleek herriko hiru elkarteren webguneak berritzen dihardute. CD Elgoibar, “Inazio Bereziartua” Musika Eskola eta “Haizea” Emakume taldea dira elkarte horiek.
Maddi Gartziandia Arcelus eta Haizea Hernandez Eguiazu Biodonostiako ikerlarien bisita izan dute astean DBH 4. mailako ikasleek, iragan otsailak 11n Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatu zela aintzat hartuta. Hitzaldiak Bigarren Hezkuntzako azken urteko ikasleen etorkizuneko ibilbidea argitu nahian egiten ari diren orientazio saioekin lotura izan du.
Morkaiko M.E.-ak Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen digute otsailaren 18rako. Oraingoan ere kostaldean ibiltzeko proposamena luzatzen digute, Mutrikutik Ondarroa bitartean. Eguraldiak lagunduz gero, ibilbide eder bezain atsegina burutzeko aukera izango da.
Pagination
- Previous page
- 41 orria
- Next page