SD Eibar Fundazioak abian jarritako "EUSKARAREN BALOIA" proiektuan irabazle izan ostean, lehen mailako jokalarien autobusean Atxabalpeko entrenamendura bisita egiteko aukera izan dute, aste honetan, gure LH 3. mailako ikasleek. Horra bertatik iritsi zaizkigun irudiak.
Ikastolako Berriak
Eskola Agenda 2030en azken txanpara iritsi gara. Maiatzaren 30ean, ostegunean, pleno txikia izango da Udaletxean. Udal agintariekin bilduko gara eta egindako lana aurkeztuko da bertan; besteak beste, etxeetan buzoneatutako esku orriak, kaleetan ikus ditzakezuen kartelak, sare sozialetan igoko diren bideotxoak eta gazteleku eta ludotekarako pegatinak. Ekimenaren helburua energia kontsumo arduratsua bultzatzea izan da; beraz, pleno txikiaren ondoren ere jarrai dezagun lanean udalerri jasangarriago baten alde!
Astean LH4ko ikasleak LH3ko ikasleei bertso emanaldia egin diete kurtsoan ikasitakoa erakutsiz. Asko gozatu dute elkarrekin abestuz eta parte hartuz.
Aste honetan landaketa berriak egin ditugu. LH3-4ko ikasleek tomate cherryak landatu dituzte eta DBH1-2koek piparrak. HHkoek, berriz, geraneo eta margarita batzuk erein dituzte hazitegietan, pixkat gehiago hazi ahala, lorontzietara pasatuko dituztenak. Atxurraren kluba arduratuko da hauek ureztatu eta zaintzeaz. Horretaz gain, teknologiako klaseetan, egurrezko kartelak egin dituzte eremu bakoitza bereizteko. Argazkietan ikus dezakezue zein ederrak diren.
Bizkaiko ikastolen jaia Maiatzaren 26an Getxon ospatuko da, "Txonbo" lelopean. Sartu ibilaldiren webgunera informazio gehiago eskuratzeko.
Ikastolako eta Euskal Herriko Confint bilerak (Agenda 30etik bideraturiko Nazioarteko Gazteen Konferentzia) izan ditugu maiatzean. Energia gaiaren inguruko gogoetak partekatu dira bertan, datorren urteko Estatuko ordezkariak aukeratzeko bozkaketa prozesuari hasiera emateaz gain. Irudian, Busturiara joandako gure ordezkaritza.
Pagination
- Previous page
- 42 orria
- Next page