Mendaroko XIX. euskarazko ipuin lehiaketa martxan jarri du Mendaroko Udalak. Lehiaketa hiru mailatan banatuta dago: lehendabizikoa LH1etik LH4ra bitartekoak, LH5etik DBH 2ra bigarrena, eta DBH 3 eta 4ko ikasleentzat hirugarrena. Oinarriak, euskarriak eta sariei buruzko informazioa barruan.
Ikastolako Berriak
Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak online jokatzeko Egin Ttap! lehiaketa antolatu du. Azaroaren 24tik 30era iraungo du. Zazpi egunez, gai desberdinei buruzko zazpi galdera erantzun beharko dira, taldeka. Informazio gehiago barruan.
Euskararen eguneko esaldi lehiaketako irabazlea Lea Lazarobaster ikaslea izan da (DBH 2A) “Euskaraz edonora bihotzetik ahora” esaldiarekin. Berau izango da, honenbestez, aurtengo euskararen eguneko kamisetak eramango duen leloa.
Urtero bezala SEASKAko egutegia dugu salgai. Badakizue salmenta honekin ateratzen den etekina Nafarroako eta Iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiltzen dela. Aurten ere 4 € balio du. Animatu eta erosi, bulegoan dituzue.
Astelehenean Innovamat matematikako material pedagogioaren aholkulariak diren Eneko Goenaga eta Unai Lekuona izan genituen ikastolan, matematikako proposamen pegagogikoaren inguruan gurasoei agerpena egiten.
Joan den igandean Morkaiko M. E.-ak antolaturiko mendi irteera izan zen Urregaraira. Aurreko egunak euritsuak izan arren, igandea ateri esnatu zen. Mendirako eguraldi ederraz gozatu zuten.
Pagination
- Previous page
- 47 orria
- Next page