Euskararen eguneko esaldi lehiaketako irabazlea Lea Lazarobaster ikaslea izan da (DBH 2A) “Euskaraz edonora bihotzetik ahora” esaldiarekin. Berau izango da, honenbestez, aurtengo euskararen eguneko kamisetak eramango duen leloa.
Ikastolako Berriak
Urtero bezala SEASKAko egutegia dugu salgai. Badakizue salmenta honekin ateratzen den etekina Nafarroako eta Iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiltzen dela. Aurten ere 4 € balio du. Animatu eta erosi, bulegoan dituzue.
Astelehenean Innovamat matematikako material pedagogioaren aholkulariak diren Eneko Goenaga eta Unai Lekuona izan genituen ikastolan, matematikako proposamen pegagogikoaren inguruan gurasoei agerpena egiten.
Joan den igandean Morkaiko M. E.-ak antolaturiko mendi irteera izan zen Urregaraira. Aurreko egunak euritsuak izan arren, igandea ateri esnatu zen. Mendirako eguraldi ederraz gozatu zuten.
Aste honetan LH 1-2 eta DBH 1-4 mailetan Irakurgalun egitasmoa jarri da martxan.
Gure ikastolan izan da aste honetan liburu ibiltaria. Ziburuko Piarres Larzabal ikastolan ibilera hasitako liburuak laugarren urratsa eman du aste honetan Elgoibarren.
Pagination
- Previous page
- 50 orria
- Next page