Skip to main content

Ikastolako Berriak

Igande honetan, martxoaren 3an, 12:00etatik aurrera, "EMAKUME MASTER CUP" Emakumezkoen Esku Pilota Txapelketako finalerdiak jokatuko dira Ikastolako Frontoian. Jaialdia zuzenean emango du ETB1ek.
Otsailaren 27an Ordizian izan ginen Ikastolen VII. Batzarreko eskualdeko bileran zuzendaritzako eta Kontseilu Errektoreko kideak. Bileraren helburua Ikastoletan emango den eztabaida prozesuaren inguruko jarraibide eta zehaztapenak ematea izan da. Argazkian, Pasaian, 2024ko otsailaren 26an izan zen Ikastolen VII. Batzarraren aurkezpen agerraldia.
Astean zehar Orientazio akademikoarekin loturik hainbat irteera burutu dituzte gure DBH 4. mailako ikasleek. Hala, astelehenean Ideko Teknologi Zentrua bisitatu zuten Batxilergo Tekniko-Teknologikoan interesa agertu duten ikasleek; ostegunean, aldiz, Batxilergo Humanistikoaren aukerarekin bat egiten dutenen txanda izan zen. Hauek Alcorta Forging Groupera egin zuten bisita. Asteazkenean, guztiok egin zioten bisita egunean bertan hasiera eman zion Abian Lanbide Heziketako Azokari Eibarren.
Hainbat urteren ondoren, Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaia Elgoibarren ospatuko da berriz ere. Gogotsu hartuko diogu Azpeitiko Ikasberri ikastolak utziko digun lekukoari. Erronka handia da, baina, era berean, gure komunitatea sendotzeko eta proiektua gizartetaratzeko aukera ezin hobea dela deritzogu. 1996ko egun euritsu hura gogoan, aukera berri bat izango dugu beste behin. 2025eko urriaren 5ean izango da hitzordua.
Aste honetan zehar Zaindu janaria egitasmoaren barruan jangelan ogimetroa jarri dugu. Egitasmo honen ildora, LH1etik LH6ra jangelan zaborretara botatzen den ogia jaso dugu kristalezko neurgailu batean. Bestela apenas konturatu gabe zaborretara joaten den ogia pilatuta ikusteak sortzen duen efektua aztertu nahi izan dugu. Emaitzak onak izan dira eta ondorio batzuk atera ditugu xahuketaren inguruan bakoitzaren jarrerak duen garrantziaz kontzientziatzeko.
Aste honetan Kukulaisi enpresako eta Atxutxiamaikako kideak izan ditugu Lehen Hezkuntzako ikasle ordezkariekin, herrian egin behar duten belargune baten diseinuaren proposamenean parte hartzeko. Irudietan agertzen den eran, Morkaiko gelan bildurik haurrek euren iritziak emateko abagunea izan zuten modu aktiboan egitasmo honi forma emateko. Eskerrik asko gure iritzia aintzat hartzea erabaki duten eragileei!