Skip to main content

Ikastolako Berriak

Datorren igandean, apirilaren 23an ospatuko den saskibaloi partidurako sarrera gonbidapenak banatu ditugu.
Ikastoletan eta familietan egonezin handia sortu da matrikulazio prozesua dela eta. Egoeraren aurrean gure iritzia gizarteratzeko premia ikusita, elkarteratzea antolatu du Elgoibar Ikastolak eguerdiko 12etan. Guztiok bateginik, komunikatua helarazi diegu hedabide desberdinei ikastolaren kezka agetuz.
Hona Autismoaren Nazioarteko Egunaren baitan Lehen Hezkuntzako 3. mailak egindako ikus entzunezkoa.
Azoka solidario arrakastatsua bizi genuen atzokoan, LH 6. mailaren eskutik antolaturiko ekintza sorta ederrean eta Elgoibarko Nuala elkarteari laguntzea helburu zeukan ekimenean. Artikuluan jaso ditugu Azokak emandakoen berri.
Igande goizean, Jose Gurrutxaga krosaren aitzakian, gazta-pixaketa lehiaketa burutu zen DBH 4. mailako ikasleek antolatuta. Gaztak 1330 g pisatzen zituen, eta irudian ikusten den eran Nerea Rodriguez eta Luka bere haur txikia izan ziren gehien hurbildu zirenak. Zorionak!
Bada urtebete Dislegi Debabarrena elkartetik Dislexiaren inguruko informazioa eta formazioa zabaltzen hasi direla Debabarrenan, eta batez ere Elgoibarren. Horren harira, apirilaren 20rako irakasle eta hezkuntza munduko adituei zuzendutako hitzaldi baterako gonbidapena luzatzen digute.