Aste honetan, HH02 urteko ikasleek emanaldi paregabea eskaini diete beren familiei eta ezagunei. Ekitaldia musika instrumenduak joz hasi zuten, ikasturtean zehar landuriko abestiaren erritmoa panderetez, marakez eta txintxarriz alaituz. Jarraian, pare bat dantza eskaini zituzten, emanaldia kalejira eder batekin itxiz.
Ikastolako Berriak
Asteon, A30 proiektuaren barruan, gure ikasle ordezkariek bi ekitalditan parte hartu dute.
Alde batetik, DBH1-2ko ikasle ordezkariak Euskal Herriko Confint-ean parte hartu dute Madariagako Dorrean (Busturia). Bertan, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izan dute, guztiak helburu berarekin, aldaketa klimatikoaren aurrean zer egin dezakegun hausnartzea.
Bestetik, Udal Batzarra ospatu da udaletxean. Bertara, LH5-6ko eta DBH1-2ko 12 ikasle eta Ikastolako A30 arduraduna bertaratu dira. Batzarrean udal ordezkariei energiaren inguruko gure proposamenak helarazi dizkiete ikasleek.
Gaur, maiatzak 17, Nazioarteko LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Eguna da.
Egun honen aldarrikapenarekin bat eginik Elgoibar Ikastolako HHko, LHko eta DBHko ikasleek, gure helburu diren balioen lanketaren barruan, ekintza ezberdinak gauzatu dituzte.
Larunbat honetan, hilak 20, Elgoibarko II. Zientzia Azoka ospatuko da Lekuederren 11:00etatik 14:00etara. Gure ikasleak dagoeneko azken ukituak ematen ari dira aurkeztuko dituzten STEAM proiektuei eta hauen aurkezpenei.
Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko ametsa zapuztu du. Iparraldeko ikastolen aldeko urteroko jai erraldoia oso modu apalean ospatu da igande honetan. Hori dela eta, deialdi zabal bat egin dute euskal jendarte osoari, ikastolen proiektu honi ekarpen ekonomikoak egiteko.
Maiatzaren 10ean Elgoibarko Udalak, Kultura eta Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez Elgoibarko VI. idazlan lehiaketako sariak banatu dira. Lehaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea izan da.
Aurten 197 lan aurkeztu dira 5 kategoria ezberdinetan banaturik, horietako asko eta asko Elgoibar Ikastolako ikasleak izanik. Zorionak denei egin duten lanagatik!
Informazioa eta argazkia barren.eus-tik aterata.
Pagination
- Previous page
- 70 orria
- Next page