Skip to main content

Steam erronka sariak banatu ziren ostiralean

2024/05/31

Eskualdeko ikastetxeetan ikasturtean zehar Zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen dituen We Make Debabarrena! STEAM erronkaren sari banaketetan izan gara Eibarren. Dakizuenez, gure Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak sarituak izan dira. Horra bertatik iritsitako argazkiak.

steam erronka sariak
Irudia
steam erronka_1
Irudia
steam_erronka_2
Irudia
steam_erronla_3
Irudia
steam_erronka_4

 

 

Azken albisteak

2024-06-27
“Biharko Ikastolak behar ditugu biharko Euskal Herria eraikitzeko”. Esaldi horrekin laburbildu ditu Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak, larunbatean, Iruñean, Ikastolok egin genuen Zazpigarren Batzarrean hartutako erabakiak.
2024-06-26
Aubixako egonaldiak martxan dira dagoeneko. Ekintzaz beteriko egunak izaten ari dira, txanda bakoitzean hainbat bizipen desberdin pilatuz. Horra bertatik iritsi zaizkigun argazki batzuk.
2024-06-24
Ostiralean izan da TANTA txartelen zozketa eta 54.288 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria. Anoetako Herri Ikastolak banatu du zenbaki sariduna, eta jabeak hilabete bateko epea izango du saria eskuratzeko. Andres Urrutia notarioaren aurrean egin da zozketa, eta ordezko zenbakia (66.204) Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak banaturikoa da.
2024-06-21
Elgoibar Ikastolak “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin bat egin du gaur, Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak ikastolei luzatutako erronkari erantzunez. Elkartasun argazkia ikastolako kanpoko pistetan atera dugu. Atxikita bidaltzen dizuegu kanpainari buruzko informazioa.