Skip to main content

DBH4KO AGURRA

Irudia

DBH4KO AGURRA

Ez dira amaierak izaten esaten dizkiguten modukoak. Eta agian horixe bera da une hauen zailtasunetako bat: bizitzako momentu batzuk amaiera gisa izendatzen dira, amaiera ez direnean —ez behintzat guztiz—. "Amaitu da", esaten dugu batzuetan, baina benetan, dena jarraipen bat da, aldaketa bat, pasabide bat. Batzuetan ia oharkabean igarotzen den muga bat. Gaur, DBH4 amaitzen duzuen egunean, ez zarete iritsi punturen batera; puntu batetik pasatzen ari zarete. Batetik irten, eta beste batera begira jartzen.

Ez dago behin betiko amaierarik, joango zarete ikusten, ezta hasiera argirik ere. Badaude, ordea, pausoak. Eta pauso horiek uzten dute arrastoa. Zuek ere arrasto bat utzi duzue hemen, eta hemendik aurrera ikastolaren parte izango zarete betiko.

Familiak, zuei ere, bihotzez eskerrak. Urte luzez gure alboan egon zaretelako, elkarlanean, eta erakutsi diguz

Azken albisteak

Irudia
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiekin elkarlanean, Elosu-Polpol ingurura mendi irteera antolatu du azaroaren 15erako, igandea. Ekimenaren helburua da naturaz gozatzeko, inguruko ondare historikoa ezagutzeko eta familien arteko harremanak sendotzeko aukera eskaintzea.
Irudia
Urriaren 13an zendu zen Inazio Garmendia, Elgoibar Ikastolako irakasle ohia eta herriko euskalgintzan ibilbide luzea egindako euskaltzale konprometitua.
Irudia
Urriak 25erako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia Zarautz.
Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.