Skip to main content

ERASMUS+ ETA HERRI TXIKIAK, HIZKUNTZA HANDIAK

Irudia

Elgoibar Ikastola hizkuntzen eta jasangarritasunaren zubi

Elgoibar Ikastolak nazioarteko bi elkarlanerako proiektu hartuko ditu datorren astean: Erasmus+ proiektua eta “Herri Txikiak, Hizkuntza Handiak” programa. Testuinguru horretan, Bretainia, Martinika eta Istanbulgo ikasle eta irakasleak izango ditugu gurean, maiatzaren 11tik 19ra bitartean.

Istanbulgo ikasleak atzo gauean iritsi ziren Elgoibarrera, eta Bretainia eta Martinikako partaideak gaur arratsaldean jasoko ditugu. Parte-hartzaileek egonaldiaren iraupen ezberdina izango dute, baina guztiak proiektu beraren baitan murgilduko dira.

Bi proiektu, helburu komun: hezkuntza, kultura eta hizkuntza aberastea

  • Erasmus+: “Making peace with nature: Permaculture Gardens in my school” proiektuaren baitan, DBH 3. mailako ikasleak azken 15 hilabeteetan permakulturari loturiko lanketan aritu dira.
  • Herri Txikiak, Hizkuntza Handiak: DBH 2. mailako ikasleek hizkuntza gutxituen inguruko lanketa garatu dute ikasturte honetan, eta elkartruke honek euren lana nazioarteko testuinguruan kokatzeko aukera eskainiko die.

Parte-hartzaileak:

  • Bretainia (Diwan eskola-sarea): 30 ikasle eta 3 irakasle
  • Martinika (Gérard Café Collège): 2 ikasle eta 2 irakasle
  • Istanbul (Andolu Lisesi): 8 ikasle eta 2 irakasle

Gainera, Kutxa Fundazioaren laguntzari esker, Elgoibarko paisaia linguistikoa eta hizkuntza-kontzientzia lantzeko "KLIK – ELKARTRUKAKETA. Hizkuntzen zubia” izeneko ekintza burutuko da herrian.

Ikastolatik mundura: hizkuntzak, jasangarritasuna eta elkarbizitza ardatz hartuta.

Azken albisteak

Irudia
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Ikasturte berriari hasiera eman diogu!
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.