Skip to main content

SUHILTZAILEEN PARKEA LH5

Irudia

LH5eko ikasleak Eibarko Suhiltzaileen Parkea ezagutzen

LH 5. mailako ikasleak eta irakasleak Eibarko Suhiltzaileen Parkean izan dira, Ingurunea arloan lantzen ari diren lan-sektoreen gaia bertatik bertara ezagutzeko.

Irteeraren helburu nagusia suhiltzaileen lanbidea gertutik ezagutzea eta larrialdi egoera baten aurrean hartu beharreko neurriak ikastea izan da. Bisitan zehar, suhiltzaileek euren eguneroko jarduna azaldu diete ikasleei, erabiltzen dituzten ibilgailuak eta tresnak erakutsiz, eta hainbat larrialdi egoeratan nola jarduten duten azalduz.

Ikasleek arreta handiz jarraitu dituzte azalpenak eta galderak egiteko aukera ere izan dute. Horri esker, suhiltzaileen lanaren garrantziaz jabetzeaz gain, segurtasunarekin eta prebentzioarekin lotutako oinarrizko ezagutzak eskuratu dituzte.

Esperientzia aberasgarria izan da, ikasgelan landutako edukiak errealitatearekin lotzeko aukera eman baitie ikasleei, eta zerbitzu publikoek gizartean betetzen duten eginkizun garrantzitsua hobeto ulertzen lagundu baitie.

Eskerrik beroenak Eibarko Suhiltzaileen Parkeko profesional guztiei eskainitako harreragatik eta azalpenengatik.

Azken albisteak

Irudia
DBH3ko ikasleak Olaizaga kiroldegian eskalada lantzen aritu dira hiru egunez! Esperientzia honen bidez, erronka berriei aurre egin, norberarenganako konfiantza indartu eta talde-lana sustatzeko aukera izan dute, betiere esperientziaz gozatuz.
Irudia
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Irudia
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.