Skip to main content

Ikastolako Berriak

LH 1, 2 eta 3. mailako ikasleak irteerak burutzen ari dira herriko liburutegira asten zehar. Liburu berriak ezagutu, irakurzaletasuna sustatu eta ipuin eta liburuez gozatzeko aukera paregabea gure gaztetxoentzat.
Gau beltzaren inguruan LH 4. mailako ikasleek ere hainbat ekintza burutu dituzte, horien artean “Kezkamuxelak” ipuina kontatu eta kezkamuxelak egin, gauean ohera sartu aurretik beraien beldurrak kontatzeko. Horretaz gain, gaiarekin lotutako dokumentala ikusi eta ondoren bakoitzak bere beldurra papertxo batean idatzi eta BAGA BIGA HIGA abestia abestuz su eman genien, hauek uxatzeko.
Astelehenean, urriaren 30ean, LH 1. mailakoek Naiara Martin, "Kanela, kalabaza, gatxak" izeneko liburuaren idazlea gonbidatu genuen ikastolara. Gaba Beltzaren testuinguruan kokatzen den istorioa kontatzen du ipuinak eta bere ahotan entzuteko aukera izan genuen. Eskerrik asko Naiara!
Irudia
Urriak 30 eta 31an, jangelako zerbitzua erabiltzen duten DBHko ikasleek, EKOOIZeko Joseba Zabalaren eskutik, Agenda 30 proiektuaren barruan, mermelada egiten ikasteko tailerra izan dute . Andere-mahatsa erabili dute mermelada egiteko eta azken produktua etxera eramateko aukera izan dute, bertan dastatzeko.
Irudia
LH 3.mailako ikasleak, Leintz Gatzagara egin dute irteera.
Irudia
Aste honetan, DBHko ikasleak irteerara joan dira
Gaurko egunean, Elgoibar Ikastolara Laboral Kutxa Euskadi fundazio taldeko neska txirrindulariak bertaratu dira.
DBH 1 mailako ikasleek aste honetan Oriora egindako irteera hondakinak murriztu eta gaiaz kontzientziatzeko ekimen bat egiteko baliatu dute.