Belaunaldien arteko topaketa desberdinak antolatu dituzte LH 5. mailako ikasleek. Batzuen jakituria eta besteen ezagutzak eta gaitasunak partekatzeko asmoz, ikasleen erdiek aiton-amonak elkarrizketatu dituzte beraien bizipenak eta kontuak jasotzeko helburuarekin. Beste alde batetik, gainetako ikasleek, taldeka, tailer desberdinak antolatu dituzte, Elgoibarko Jubilatuen Etxean burutuko dituztenak hurrengo egunetan.
Ikastolako Berriak
Elgoibar Ikastolaren izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu Udalari, Musika Eskolari eta hau aurrera ateratzen lagundu diguzuen ikasle, familia eta parte-hartzaileei, eta modu berezian kalejiran parte hartu zuten guraso guztiei, 2023ko otsailaren 17an Ikastolak antolatu zuen Euskal Inauteri egunerako emandako laguntzagatik.
Martxoaren 4an ospatuko dugun Pilotaren eguna berotzen, horra ekitaldiaren gosegarri bideo labur bat. Gu pilotarekin!!
https://vimeo.com/800791776/b20e994d33
Alexia plataformako Irakaslearen Koadernoa prest da jadanik. Gure profesional talde bat Ikastolen Elkarteko Josune Gerekarekin eta Amaia Triguerosekin bildu zen iragan otsailaren 16an, gure egitekoei balio erantsi nabariak eskainiko dizkion baliabide horren inguruan aritzeko. Bileran ondorioztatu ahal izan genuen bezala, gure Ebaluazio Hezigarria era praktiko batean aplikazio sistematikora eramateko tresna bihur daiteke Koaderno Digitala.
Elgoibar Ikastolak mantentze lanetarako ordezkapen bat betetzeko langilea behar du. Beharrezkoa da euskaraz jakitea. CVak ondorengo helbide honetara bidaltzea eskertuko genizueke, erreferentzia gisa mantenua jarrita.
elgoibar@elgoibarikastola.eus
Agenda 30en aurtengo gaia ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA izanik, ikastolan tailerrak eskeini dira EKO OIZen eskutik.
Elgoibar Ikastolak ate irekiak ospatuko ditu otsailaren 13an. Ikastola gertutik ezagutzeko bilera informatiboa arratsaldeko 18:00etan izango da. Ikastolako hezkuntza proiektua ezagutu eta bisita gidatua egiteko aukera izango duzu.
Zatoz gu ezagutzera!
Pagination
- Previous page
- 58 orria
- Next page