Skip to main content

Ikastolako Berriak

Ikastolako baratza ematen ari da bere fruitua, eta, ondorengo erreportajean azaltzen den eran, ereindakoa jaso den unetik sukalderainoko bidea, eta ondorengo jangelarakoa ere bete duelarik. Bertan jasotako jakiak bertan sukaldatuak eta dastatuak... Zorionak ibilbidea hasi eta amaitu, parte hartu duzuen guztioi!
DBH 3ko ikasleek LH 1. mailako txikienekin burutzen dituzten saioetan murgildu gara, elkarrekintza aberats horren berri emateko.
Adierazpen Plastikozko Eskolaz Kanpoko Jardunean egindako proiektua da "Desioen zuhaitza". 2023 urtea ilusioz, gogotsu eta positibotasunez hasteko, urte berrirako desioak zintzilikatzeko zuhaitza egin dute bertan.
Elgoibar Ikastolak ate irekiak ospatuko ditu otsailaren 13an. Ikastola gertutik ezagutzeko bilera informatiboa arratsaldeko 18:00etan izango da. Ikastolako hezkuntza proiektua ezagutu eta bisita gidatua egiteko aukera izango duzu. Zatoz gu ezagutzera!
Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu. GJH-ek ez digute esaten zer egin behar dugun, aitzitik, testuinguru bat definitzen digute gure helburuak eta ekintzak hobetzen laguntzeko. Eta testuinguru horretan kokatzen dugu Ikastolak energia berriztagarrien inguruan egindako azken apostua: plaka fotovoltaikoak ezartzea.
Eleaniztasuna eta kulturartekotasuna lantzen urte askotan pilatutako esperientzia baliatuz (hortxe da, horren isla, Litherland High Schoolekin 20 urtez! izan dugun Elkartrukea programa), eta helburu eta asmo horiei segida eman nahian, ikasturte honetan Erasmus+ programan parte hartzea erabaki du Elgoibar Ikastolak, eta onartuak izateko lehiaketa gainditu ostean baietsia izan da bere eskaera bertan parte hartzeko
LH 5 mailako ikasleak, Donostian izan dira Reale Arena eta Eureka Zientzia museoa bisitatzen. Alde batetik, errespetua eta talde kohesioa bezalako baloreak lantzeko eta bestetik, zientziaren mundu zabala aztertzeko aukera paregabea izan da. Planetarium-ean unibertsoaren sekretuak ere aztertu dituzte protagonistek.